1.4. "KONFIDANTZAREN PEDAGOGIA"

 "Konfidantzaren pedagogia"


Gaur egun, haur eskoletan, pedagogia edo metodologia eredu mota desberdin asko erabiltzen dira. Kasu honetan, Aretxabaletan dagoen Arizmendi ikastolan, Konfidantzaren pedagogia erabiltzen da metodo zientifiko gisa. Izenean bertan adierazten den moduan, konfidantzan oinarrituta dagoen pedagogia edo hezkuntza eredua izango da. Hezkuntzaren enborra konfiantzazko giroa sortzea eta sustatzea izango da, non haurren behar guztiei erantzutea izango da helburua. Haur bakoitza ulertu behar da, bakoitzaren testuingurua behatu, horrela lortu ahal izateko haurrentzako arreta pertsonalizatua eta irakasleak ikasle guztientzako bidelaguna izatea. Haurrak natura edo ingurunea esploratzeko askatasuna izateari emango zaio garrantzia, izan ere, Arantxa Lejarraga, haur hezkuntzako orientatzailea, dioen moduan, lehenengo haurtzaro honetan (0-6 urte) ematen den garapenerako, ezinbestekoa da ezaugarri jakin batzuk betetzea, batetik haurra oso sentsiblea delako eta bestetik, etapa honetan finkatzen direlako geroko garapenaren oinarri guztiak. 





Jada aipatu dudan moduan, konfidantza izango da sistema edo hobeto esanda pedagogia honen oinarri. Harremanak garrantzi handia izango dute, baina ez bakarrik ikasle-irakasle harremana baizik eta baita, irakasle-guraso harremana ere eta Amaia Arrieta irakasleak adierazten duen moduan edozein harremanetan kondidantza izango da oinarria, enborra. Guraso-irakasle harremanei dagokionez, oso garrantzitsua da irakasleak gurasoei lasaitasuna transmititzea, bien artean komunikazio asko egotea, besteak beste, haien seme-alabak ikastolan uzteko konfidantza sentitu behar dutelako, beraz, irakasleengan konfidantza harremana sortzea ezinbestekoa izango da. Gainera, gaur egun, familia askok laguntza behar dute, haien lana dela eta adibidez, eta ikastolak kasu hauetan laguntza eskainiko du, laguntza horien artean, guraso eskola antolatzen dute.


Garrantzi handia ematen zaio haur bakoitzaren testuinguruari, hau da, familien egoerari, amaren haurdunaldiari, erditzeari, haur horren ohiturei, haurrak izaten ari duen garapenari, haurraren harremana bere gurasoekin… eta abar. Ezaugarri guzti horiek behatuz, errazagoa izango delako haur bakoitzaren beharrei erantzutea, haur guztien behar hauek kontuan izatea eta hortaz, guraso edo familia bakoitzak bilatzen duten segurtasuna eta lasaitasuna sentitzea eta aurkitzea. Horretarako ere, gurasoek gela barruan sartuko dira. Ez bakarrik haurrek segurtasun, lasaitasun, konfidantza eta babes hori sentitzeko baizik eta baita gurasoek guzti hori sentitzeko ere. Honekin batera, haur bakoitzaren erritmoa errespetatuko da, irakasleek moldatuko dira haur bakoitzaren beharrei eta ez alderantziz. Garrantzitsuena haurrak izango dira beti, haien ongizatea eta haien garapen osasuntsua sustatzeko. Hortaz, atxikimendua ere kontuan hartu beharreko funtsezko elementu bat izango da, haur bakoitzaren atxikimendua ezberdina izango delako eta hori errespetatzea eta ikastola horretarako prest egotea ezinbestekoa izango da.


Ikastolaren arkitektura ere oso garrantzitsua da. Espazio zabala izatea ezinbestekoa izango da eta espazio hori testuinguru edo txoko desberdinetan banatuta egotea komenigarria da. Kontuan izanda, haur guztiek izan ahal dituzten interesak edo beharrak asetzea eta haurraren esplorazioa sustatzea direla helburu nagusiak. Haurra bera izango da mugak jarriko dituena eta ez espazioak, haurra momentuoro erabakiko du zein txokora joan edo zerekin jolastu nahi duen, askatasun osoa izango du momentuoro. Espazioa baliatuz, hezitzaileak egoera desberdinak eskainiko dituzte haurrentzako. Egoera hauek haiek gainditzeko gai izateko modukoak izan behar dira, batez ere haien autoestimurako. Oso garrantzitsua da txikitatik lantzea bakoitzaren barne konfidantza edo autoestimua, motibazioa sustatzeko besteak beste. Haurra ikustean aurrean daukaten erronka burutzeko gai dela, motibazioa edukiko du bestelako erronkak lortzen saiatzeko. Bestalde, erronkak gainditzeko gai ez bada, frustrazioa eta horrelako emozioak sentituko ditu eta eragin zuzena izango du bere buruarengan izango duen konfidantzan bizitza osoan zehar.





Espazioan hezitzailearen papera behatzailearena izango da eta baita gidatzailearena beharrezkoa denean ere. Irakasleak uneoro haurrak behatzen arituko da, txoko bakoitzean nola moldatzen diren ikusteko, haur bakoitzaren aurrerapenak ikusteko, haurraren garapenean arazoren bat baldin badago arazo hau somatu ahal izateko eta honi konponbide bat bilatzeko, haien interesak zeintzuk diren jakin ahal izateko, aldaketak beharrezkoak direnean konturatzeko eta hauek burutu ahal izateko… azken finean, haurraren garapen osasuntsua bermatzeko. Horretarako ezinbestekoa izango da hezitzaileak behatzen ikastea. Rafael Cristóbal-ek aipatzen du, behaketa horri batzuk sortu dituztela, irakasleak behaketan treba daitezen eta haurraren aurrerapausoak jaso ditzaten. Ondoren, datu horiek datu-tratamendurako sistema batean sartzeko eta horrela ikusi ahal izateko nola hezitzaileen esku-hartzeak eraginak eta ondorioak badituela haurren garapenean.


Bukatzeko orain arte barruko espazioei buruz hitz egin dudan einean, kanpoko ingurunean edo naturaren garrantziari buruz hitz egingo dut. Barruko espazioa zaintzea funtsezkoa da, baina baita klasetik kanpoko eremuak dituen baliabideak erabiltzea ere. Naturako elementuekin haurrak askatasuna izango dute esplorazioaren bidez ikasteko eta garapenean aurreratzeko eta oso baliagarria da horrelako elementuei garrantzia ematea. Kanpoko elementu asko ezin ditugu aurkitu eremu itxi batean beraz, oso aberatsa izango da haurra-natura harremana sustatzea kalera ateratzen eta ezberdinak izango diren kanpoko ekintzak egitea.





Bibliografia:

Arizmendi Ikastola (2022). KONFIANTZAREN PEDAGOGIAhttps://www.youtube.com/watch?v=IvIPk7aFhkk



Iruzkinak

Mezu ezagunak