AZKEN SARRERA

    Gezurra badirudi ere, lauhilekoa jada amaitu da. Oso azkar pasa dira hilabete hauek eta horregatik, irakasgaiari amaiera emateko, konkretuki, portafolioen prozesuari amaiera emateko, azken sarrera honetan hausnarketa pertsonal bat egingo dut. Portafolioaren hasieran aipatu nuen moduan, nire lehenengo aldia izan da horrelako proiektu bat burutzen dudana eta hortaz, erronka handia izan da niretzat. Hasieran nahiko galduta egon arren, gaur, nire portafolioa amaituta dagoela, proiektua asko disfrutatu dudala esan dezaket. Egia da, prozesua luzea izan dela eta batzuetan lana eguneratuta eramatea zaila izan dela.  Baina azkenean, lortu dut gutxinaka-gutxinaka hausnarketak egitea eta aurrera eramatea nire portafolioa. Nire interesekoak diren gaiei buruz ikasi izanaren sentsazioarekin geratzen naiz eta horregatik hain zuzen ere, oso aberasgarria izan dela uste dut.

    Hasteko, landutako gai guztietan murgiltzen saiatuko naiz. Oso interesgarriak iruditu zaizkit ikusi ditugun eduki guztiak, baina, bai egia da, batzuen hausnarketa burutzea, beste batzuekin konparatuta, zailagoa izan dela. Irakasgaiaren helburua, irakaslearen funtzioen inguruan ikastea dela esan dezakegu eta nahiz eta oraindik oso txikia ikusten dudan nire burua, geroz eta argiago ikusten dut zer izango den irakasle on bat txar batetik bereiziko duena. Ikasketa hori landutako irakurgai, bideo eta hitzaldi guztiak baliatuz eta landuz eskuratzen joan naiz. Berriro ere, oraindik ikasteke gauza asko ditudala uste dut, baina graduari hasiera emateko eta lanbidean gutxinaka gutxinaka murgiltzen joateko, oso baliagarriak izan dira ikusitako eduki oro.

    Hausnarketa guztiengatik, batzuk bereziki disfrutatu ditut. Horietako bat “Konfidantzaren pedagogia”  izan da, izan ere, haur eskola horretan egonda nago eta ikaragarri gustatzen zait. Bideoa ikusteak asko poztu ninduen, niretzako ezagunak diren aurpegiak agertzen zirelako. Nahiz eta nire bizitzan zehar ez naiz inoiz Aretxabaletan bizi, nire ama Aretxabaletakoa da eta bere lagunetako batzuk lan egiten dute Arizmendi ikastolan. Han egon nintzenean jada asko gustatu zitzaidan haur eskola eta haien lan egiteko modua, baina egia da, oraindik ez nekiela etorkizunean haur txikien irakaslea bilakatzea izango zela nire helburua. Hortaz, bideoa ikustea eta haiei buruz gehiago ikasteko aukera izatea oso aberasgarria izan da niretzat, asko disfrutatu dut. Gainera, ikaragarri gustatzen zaizkit ikastolaren metodologia, balioak, espazioak eta abar, oso interesgarriak eta egokiak iruditzen zaizkidalako haurraren garapen egokia eta osasuntsurako.

    Irakurgaiekin jarraitzeko, egia esan, denak interesgarriak iruditu zaizkit. Bereziki egindako azkena, “Educar en 0-3”. Edukia oso baliagarria izateaz aparte, irakurgaian adibide eta egoera asko daude, edukiaren ulergarritasuna eta horretaz aparte, irakurtzea eta edukia lantzea errazago izatea ahalbidetzen dutenak. Bestalde, asko gustatu zait edukia ikusitako beste bideo batekin duen lotura, hala nola, “Imagine Elephants” bideoarekin. Irakurgaian jolasaren garrantzia aipatzen da eta hori da hain zuzen ere bideoan aldarrikatzen dutena, jolasa eta honek duen aberasgarritasuna. Oso interesgarria iruditzen zait landu ditugun irakurgai, bideo eta hitzaldietan ikusitako edukia elkar erlazionatu daitekeela, hau da, elkarrekin aberatsagoak bilakatzen direla.

    Jarraitzeko, aipatzeko beharrezkoa ikusten dut izan genuen azkenengo emanaldia, hau da, “Irakasle funtzioa. Esperientzia Gogor Goiztiarrak” hitzaldia. Benetan saio sakona izan zen eta oso baliagarria zein hunkigarria iruditu zitzaidan horrelako egoerak barrutik bizi izan dituen norbaiten hitzak lehen pertsonan entzuteko aukera izatea, kasu honetan, Rocioren hitzak. Saioa laburra egin zitzaidan, izan ere, bien istorioei buruz gehiago jakiteko gogoz geratu nintzen, Rociorena baina baita Montserena ere. Eskertzeko modukoa da unibertsitateak horrelako ekitaldiak eta ekintza desberdinak prestatzea, izan ere, asko ikasten da horrelako hitzaldietatik eta oso aberasgarriak diren ekintzak dira.

    Bukatzeko, gehigarriak ere aipatu nahi ditut, hala nola, elkarrizketa eta teknografien prozesuak. Jada bakoitzaren hausnarketa haien sarreretan aurkitu ahal dituzue, baina, orokorrean,  pertsonalki asko disfrutatu ditudan prozesuak izan dira. Gainera, oso aukera polit eta interesgarriak izan dira ere, teknografien kasuan, gelakideak gehiago ezagutzeko, gure arteko elkar ezagutza zein harremana sustatzeko eta, irakasleei egindako elkarrizketak, irakaskuntzari buruz gehiago ikasi eta ezagutzen joateko.

    Honekin amaitutzat ematen dut nire portafolio prozesua, espero dut zuen gustukoa izatea eta, nork daki, agian egunen batean blogean sarrera berriak sortzen jarraituko dut. Eskerrik asko!

Iruzkinak

Mezu ezagunak