2.1. "EBALUAZIOA HAUR HEZKUNTZAN"
"Ebaluazioa Haur Hezkuntzan. Paradigma Aldaketa"
Orain arte ikasgela batean haurra izan da ebaluatua izan dena eta ikuspegi hori baztertu eta buelta bat ematea da gaurko helburua. Hik hasi 29.monografikoaren hasieran aipatzen den moduan “haurra bere ingurunearen ondorio da”, beraz gakoa izango da arreta testuinguruari jartzea, horrela, haurraren garapen osasuntsua sustatu ahal izateko eta beharrezkoak diren hobekuntzak egiteko aukera izateko. Besteak beste, testuinguruari erreparatu hobetzeke dagoen guztia moldatzeko, haurra garapen osasuntsua izan dezan. Testuingurua ikertzean, kontuan hartuko da garapen-testuinguru ekologikoaren ezaugarriak, hauek izango direlako hain zuzen ere, haurra garapen osasuntsua izatea sustatuko dutenak. Horretarako oso garrantzitsua izango da kontuan hartzea, haurrak helduen moduan, pertsona osoak direla eta osotasun horri erantzutea funtsezkoa izango dela, hau da, haurra osotasunean aintzat hartu behar dela. Horregatik, testuinguruan ebaluatu beharreko aldagaiak ez dira eskola-eremura mugatuko, izan ere, haurra pertsona osoa den einean osotasunean hautematuko du errealitatea.
Testuingurua erreparatzen hasteko, eskola daukagu. Eskola izango da kontuan hartu beharreko elementurik funtsezkoena. Eskolan lortuko delako besteak beste, haurraren garapen osasuntsua. Baina hori lortzeko ezinbestekoa da eskolak hainbat irizpide jarraitzea eta ezaugarri desberdinak betetzea. Hasteko, haurrak ez dira adinaren arabera antolatuko. Haurrek askatasuna izango dute norekin egon nahi duten erabakitzeko eta horrela haien beharren eta interesen araberako banaketa izatea lortuko da. Horretarako irekiagoak diren eskolak beharrezkoak izango dira. Haur guztien beharrei erantzuteko eskaintza zabala egon beharko da eta hori ezinezkoa izango da oso txikia den gela batean. Eskaintza zabal hori haurren jolasa, mugimendua, esperimentazioa edo manipulazioa sustatzea izango du helburu berriz ere, haurren beharrei erantzuteko.
Kontuan hartzeko beste elementu bat helduaren figura izango da. Funtsezkoa izango da eskolan lan egiten duten profesionalak, bai irakasleak, bai sukaldariak, bai bestelako lanpostuak burutzen dituztenak, haurra gaitasunez betetako izakitzat hartzea. Haurrarengan konfiantza izan beharko dute, hau da, helduon eginkizuna haurraren garapena modu batean bideratzea eta bidelaguna izatea izango da, baina beti haurraren erritmoa errespetatuz. Haurrentzako, profesional horiek erreferentziazko pertsonak izango dira eta beraz, segurtasuna eta konfiantza transmititzea ezinbestekoa izango da. Eta konfiantza ez bakarrik haurrei baizik eta baita gurasoei ere, haurra segurua sentitzea oso garrantzitsua den einean gurasoek seguru sentitzea eta irakasleengan edo eskolarengan konfiantza izatea ere funtsezkoa da.
Haur bakoitzarekiko harreman egokia bermatzeko ezinbestekoa da profesionalek sentikortasuna izatea, seinaleak jaso, interpretatu eta erantzun egokia emateko gaitasuna izatea. Haurra eta irakasle harremanean bereziki oso garrantzitsua izango da, izan ere, haurren beharrei erantzun ahal izateko, behar hauek identifikatzeko gaitasuna beharrezkoa da. Horretarako ere asko zaindu behar da komunikazioa, gure ahotsaren tonua zaintzea, zer esan nahi dugun hautemateko, haurrak tonuari emango diolako lehentasuna besteak beste. Hezitzaileak haurra ulertzea eta entzutea funtsezkoa den einean, haurrak ere hezitzaileak ulertu behar ditu. Baina egia da ere, profesionalek sentikortasuna izanda ere, batzuetan bakoitzaren errealitatea eta testuinguruak ez duela batere laguntzen. Hobeto esanda, testuinguruak batzuetan gauzak erraztu dezake baino beste askotan gauzak zaildu dezake ere. Horregatik, eskoletan zainduko dira garapen-testuinguru ekologikoetan lan egiten duten profesionalak, ahal den einean haien ongizatea bermatzeko eta horrela, modu batean haurren garapen osasuntsua ere bermatzeko.
Haur hezkuntzako etapa honetan, garrantzi handia ematen zaio “egokitzapen” aldiari garapen-testuinguru ekologikoan. Egokitzapena haurra eskolara egokitzen denbora tartea dela esan dezakegu. Oso garrantzitsua da kontuan izatea, haur bakoitza modu desberdin batera biziko duela egokitzapena. Haur batzuentzat zailagoa izango da beste batzuekin konparatuta, baina argi izan behar da, haur guztientzako prozesu zaila eta oso gogorra bilakatu daitekeela. Haurrak, mundua ezagutzen hasi dira, eta bat batean haiek ezagutzen dutenagatik banandu eta guztiz desberdina den testuinguru batean egon behar dira haiek ulertzeko gai ez diren arren. Beraz, bai, oso bortitza izan daiteke haientzako. Gainera, haien lehenengo aldia izango beraien atxikimendu-irudiagatik banantzen direla, hortaz, bai eskola eta bai eskolako profesionalek ere prest egon behar dute egoerari erantzuteko haur guztien beharrei eta erritmoei errespetatuz. Helburuetako bat haurra irakaslearengan atxikimendu segurua garatzea izango da baina horretarako, lehenengo aipatutakoa kontuan hartu behar da eta gero, haurra testuinguru berri honetan segurtasuna sentitzea lortu behar da, ingurunea adibidez horretarako moldatzen edo antolatzen. Gainera prozesu honetan funtsezkoa izango da gurasoak hezitzaile eta eskolarengan konfiantza izatea, bestela ezinezkoa izango da haurra ere konfiantza sentitzea eta atxikimendu segurua garatzea.
Bestalde, egokitzapena ez da bakarrik lehengo urteetan ematen, urtero ematen da, baina modu desberdinean. Hurrengo urteetan haurrek jada eskola testuingurua ezagutzen dute baina horrela izanda ere, hainbeste denbora eskolara joan gabe, eragina izango du gero bueltatzerako orduan eta berriz ere, haur guztien erritmoak eta beharrak errespetatu beharko dira.
Bibliografia:
Barandiaran, A. eta Larrea, I. (2016). Ebaluazioa Haur Hezkuntzan. Paradigma aldaketa. Hik Hasi 29.Monografikoa.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina