1.3. "COMO LA VIÑA DEL SEÑOR"

 “Como en la viña del señor”


Zerk definitzen edo erabakitzen du irakasle bat ona den edo ez? Zer baliabide behar ditu irakasle batek? Zer da irakasle neurtua izatea? Irakasleak, bere lana maite behar du? Nola bermatu hezitzailearen etengabeko ikaskuntza edo formakuntza? Irakaslea autoritatea izan behar da? Galdera hauekin batera, beste mila galdera sortu daiteke irakasle funtzioaren edo lanaren inguruan eta oso zaila da batzuetan galdera guzti horiei erantzun zuzena edo egokia ematea. Hasieratik argi izan dezakegun gauza bakarra da ez duela edozeinek irakasle ona izateko balio. Oso lan arduratsua da eta ardura horrek etengabeko hobekuntza pertsonala eta etengabeko formakuntza dakartza. 


Hezitzaile askok gaizki ulertzen dute haien funtzioa irakasle moduan. Ikasleak baino hobeagoak sentitzen dira haiek baino jakintza gehiago izateagatik eta horren islapena  haien ikasleekiko jarrera da hain zuzen ere. Autoritate figura izatea bilatzea baino baino, ikaslearen gidari eta laguntzailea izatea izan behar du irakaslearen helburua irakasle on bat izan dezan. Haurrak lagundu behar dira, hau esan nahi du, haurrak akatsak izaten ere utzi behar zaiela, akats horien bitartez, haurrak ikasteko eta hobetzeko. Akatsik gabe ez dago ikaskuntzarik eta hori oso argi egon behar da beti. Beraz, irakaslearen lana, haurrak haien ikaskuntza prozesuan laguntzea izango da eta ez inolazko zentzurik gabeko edukiak inposatzea.


Irakasle on bat izateko hainbat gauza izan behar dira kontuan. Alde batetik, irakaslea bera, hau da, irakasleak duen formakuntza edo heziketa. Hasieran aipatu dudan moduan, hezitzailea eguneratuta egoteko beharra dauka, honek esan nahi du etengabeko hobekuntza eta formakuntza beharrezkoa dela. Oso garrantzitsua da ere, irakaslea bere lanarekiko duen griña, bere lana maite behar du eta egunero ilusioz jardun behar dute. Bestalde, irakasle-ikasle harremana ere kontuan hartu behar dugu. Funtsezkoa da ikasleak irakasleengan segurtasuna sentitzea, haientzako irakaslea eredu gisa izatea eta haien laguntza izatea. Irakasleak ikaslearen erritmoa errespetatu behar du, ikaslearen beharrak entzuten eta beti ahalik eta erantzunik hoberena bilatzen. Bestalde, familiak ere kontuan hartu behar dira. Etengabeko harremana egon behar da familiekin, haiek ere segurtasuna eta konfidantza sentitu dezaten eta horretarako oso garrantzitsua da komunikazio ona izatea. Harremanetaz aparte, oso garrantzitsua da ere zentroak eta ingurunea kontuan hartzea.


Hasieran esan dudan moduan ez du edozeinek irakasle ona izateko balio. Funtsezkoa da irakasleak ikaslea motibatzea, ikasleak egunero ikasteko eta hobetzeko gogoekin eskolara joatea. Irakasle askok oraindik ere, klasera joaten dira soilik haiek dakitena esateko, edukiak inposatzeko, ikasleen ikuspuntua edota haien beharrak kontuan hartu gabe eta justu kontrakoa izango da irakaslearen on baten funtzioa. Horretarako oso garrantzitsua da kontuan hartzea irakaslea bere osotasunean zaindu behar dela, hau da bere osasun mentala zaintzea besteak beste, izan ere, irakaskuntza oso lan emozionala izan daiteke eta ezinbestekoa da irakasleak egonkortasuna, baikortasuna eta autoestimua izatea. Bestalde, bere lana ganoraz burutzeko ez da gai izango. Irakasleak ikaslearengan duen eragina oso handia da, ikasleen eredu irakasleak izango dira kasu askotan eta irakasterako orduan funtsezkoa da hori buruan presente edukitzea, eragin horretaz kontziente izatea, horrela, haien beharrei erantzun zuzena emateko gai izateko ikasleen hobekuntza eta aurrerapena bilatuz.


Gainera, beharrekoa da irakasleak, eskura dituen baliabideak erabiltzeko gai izatea. Bai baliabide materialak baina baita baliabide ez-materialak ere. Alde batetik, eskolako materialei erabilera didaktiko egokia bilatzeko eta emateko eta bestetik sortu ahal diren arazo eta eragozpenak kudeatzeko eta baita hauek aurreikusten ikasteko ere. Baliabidetaz hitz egiten dugunean, gaur egun ezinezkoa da teknologiei buruz ez hitz egitea. Gaur egungo teknologia oso aurreratua da eta aldi berean, baliabide oso aberatsa edo baita, erabilera desegokiarekin, ikaskuntza oztopatuko duen tresna izan daiteke. Beraz, oso ondo ezagutu behar da teknologiak eskaintzen dituen baliabide guztiak, positiboak zein negatiboak, klasean erabiltzeko baliagarriak izango direnetaz elikatzeko baina baita oztopatuko dituzten gauza guzti horiek saihesteko ere. 


Bukatzeko, ikusi dugun moduan, irakaslearen funtzioa oso konplexua izan daiteke. Gauza asko izan behar dira kontuan lanean jarduteko eta esfortzu asko beharko da. Aipatutako guztia da garrantzitsua eta batzuetan oso zaila izaten da lana ganoraz burutzea eta hori kontuan hartuta ezinbestekoa izango da irakaslea bere lana maitatzea. Ikastolara irakasteko gogoekin joatea, ikasleak laguntzeko prest egotea beti, klaseak ganoraz ematea eta ez bakarrik haien betebeharra delako. Laburbilduz, irakasle lana disfrutatu behar da, bestela ezinezkoa izango da besteak beste, ikasleen motibazioa bultzatzea eta haien hobekuntza pertsonala lortzea.


Bibliografia:

Besalú, X. (2016). Como en la viña del señor. Cuadernos de Pedagogía, 469, 70-72.

Iruzkinak

Mezu ezagunak