1.1. "EMOZIOAK"
Emozioak eta sentimenduak gizaki guztion egunerokotasuna da. Egun batzuetan emozio positibo gehiago edo gutxiago izango ditugu, beste batzuetan, emozio negatibo gehiago edo gutxiago izango ditugu, baina nahitaez emozioak hor egongo dira egunero. Kasu gehienetan gainera, ezin dugu sentitzen duguna kontrolatu. Sentimendu edo emozio horiek gestionatzen ikasi ahal dugu, bai, baina ezin dugu erabaki zer, noiz edo nola sentitu.
Lan-munduan, segun eta zein lanpostuan lan egin, sentimendu eta emozioek paper garrantzitsua hartu ahal dute lana ondo burutzerako orduan. Irakasleen kasuan bereziki horrela da. Irakaskuntzan emozioak funtsezkoak izango dira. Honekin eztabaida asko sortu egin dira urteak pasa ahala. Sentimenduak baztertu behar ditugu edo emozio horiek nondik datozen ulertu, onartu eta horiekin lan egiten ikasi behar dugu? Noraino erakutsi behar dut benetan nola sentitzen naizen? Beti pozik egon behar naiz? Sentimenduak lan eremuetatik bereizi behar dira? Zenbat eragiten dute irakaslearen emozioek ikasleengan edo gelako lan-giroan? Horrelako galdera antzeko asko sortu ahal ditugu gai honen inguruan eta galdera horietako asko, oraindik ere erantzuteke daude. Egia da, gaur egungo gizartean asko aurreratu dela sentimenduen esparru honetan eta hortaz, sentimenduak duten garrantzia izaten hasi direla edo hobeto esanda, sentimendu eta emozioei duten garrantzia ematen hasi garela, baina ez da betidanik horrela izan.
Duela gutxi arte, irakaskuntzan, ez ziren kontuan hartzen ez irakasleen ez ikasleen emozioak. Sentimenduei buruz ez zen hitz egiten, gai tabu bat zen, eta hala bazen, gizona izanda hare gehiago, betidanik sentimenduak emakumeekin lotu izan direlako. Gaur egun zorionez, nahiz eta oraindik asko falta, gaia gehiago lantzen da eta horretaz aparte estereotipoekin ukatu edo behintzat ukatzen hasi gara. Horrela, lanpostu batzuetan ere gutxinaka hasi dira emozioei duten garrantzia ematen.
Irakasle lanean argi dago emozio eta sentimenduek egunero egongo direla bai ikasleetan eta bai irakasleetan ere. Ikasleek emozio horiek kudeatzeko irakaslearen laguntza izan dezakete, oraindik ez dituztelako beharrezko tresna edo baliabide guztiak eskuratu haiek bakarrik kudeatu ahal izateko. Irakasleen kasuan desberdina da, haiek izan behar dira haien emozioak kudeatzen dituztenak, eta horretarako oso baliagarria izango litzateke, eskolak irakasleen osasun mentalaz arduratzea eta hortaz, irakasleen ongizateaz arduratzea. Horrela, ikasle guztien ongizatea ere bermatu ahal izateko. Garrantzitsuena kasu honetan, oreka izango da, hau da, irakaslea, ikaslearen eredu izanda, saiatzea batez ere emozio negatiboak adibidez kanalizatzen eta energia positiboa edo behintzat lasaia transmititzen.
Lehen egindako galdera eragileetako bat erantzuten diogu honekin. Noraino erakutsi behar dut benetan nola sentitzen naizen? Beti pozik egon behar naiz? Funtsezkoa da emozio positiboek negatiboak gainditzea pasioa mantentzeko (Lazarus, Kanner eta Folkman, 1980). Irakaskuntza bokazio lana da, eta irakasleak egiten duenarekiko grinarik ez badu, irakastearen helburua galtzen da. Honekin krontraesanak sortzen dira. Gure sentimenduak kudeatzen ikasi behar dugu, batzuetan baita lan-eremutik bereizi ere, baina ez dugu sentitzen duguna ukatu ezta aintzat hartu behar. Gure egunerokotasunean bere lekua daukatela ulertu behar dugu, eta horiekin profesionalki lan egiten ikastea, besteak beste gure emozio eta sentimenduekin klasea edo ikasleak ez “kutsatzeko”.
Konpromisu emozionala irakaskuntzako prozesu eraginkorren funtsezko zati bat da. Intelektualki ondo funtzionatzeko dugun gaitasunaren zati handi bat gure egoera emozionalaren menpe dago. Esaterako, harreman emozionala irakasle eta ikaslearen artean oso garrantzitsua da, gelan lantzen den edukia bezainbeste. Harreman emozional positiboen ondorioz, ikasleek motibazio handiagoa izan dezakete ikasteko, hori baita ikaslearen arreta gidatzen duen osagai afektiboa eta eskolako errendimenduaren funtsezko erabakigarria (Oatley eta Nundy, 1989). Baina berriz ere, kontuan izanda, gehiegizko inplikazio emozionala ondorio negatiboak izan ditzakela, gaitasun ezaren sentimenduak edo krisi pertsonala hain zuzen.
Irakasle on bat izateko oso garrantzitsua da ere, irakaslea nor den ondo jakitea, hau da, bere burua ondo ezagutzea. Irakasleak bere buruarekiko daukan autoestimua eta konfiantza islatuta ikusiko delako gelako edukietan. Esaterako, autoestimu gutxi duen irakasle batek, bere gaitasunetan sinesten ez duen irakasle batek, ezin izango du edukia ondo erakutsi, izan ere, konfiantza falta hori eragin negatiboa izango du. Oso garrantzitsua da egiten duguna sinestea, bestalde ezinezkoa izango da nahi duguna “saltzea” edo hobeto esanda transmititzea. Behin gure burua ezagutzen dugula eta emozioak gestionatzen ikasi dugula irakasle lana behar den moduan egin ahalko dugu, baina hori lortu arte, oso zaila izango da irakasle on bat izatea. Nola lagunduko ditugu ikasleak ezin badugu gure burua ulertu edo sentitzen duguna kudeatu.
Bukatzeko esan dezakegu argi ikusten dela zer den aipatutako guztiaren gakoa; oreka. Irakasleak bere buruarekiko aurreko lanketa egitea, bere burua ulertu ahal izateko eta horrela, lortu ahal izateko klasean emozioak kontuan hartzea eta haiekin lan egitea. Baina, kontuan izanda modu batean hauek kontrolatu beharko ditugula. Helburua izango da ikasleentzako irakaslea izatea haiek ere emozioak kudeatzen ikasteko eredu gisa eta ez kontrakoa.
Bibliografia:
Day, C. (2006). Emociones, sentimientos e identidad personal y profesional. En C. Day, Pasión por enseñar (pp. 59-76). Madrid: Narcea.
Iruzkinak
Argitaratu iruzkina