2.2. "LÓCZY"

 “Lózcy”



    1902. urtean, Vienan Emmi Pikler izeneko neska bat jaio zen. Berrogeita lau urte geroago eta ikasketa anitz burutu ondoren, 1946. urtean, Pikler-ek “Lózcy” izenarekin ezagutzen den umezurtz-etxearen zuzendaria bilakatu zen. Gaur egun, irekita jarraitzen du, baina orain, haur eskola bat besterik ez da. Oraindik ere, umezurtz-etxean erabilitako metodologia erabiltzen jarraitzen da nahiz eta denborarekin gauzak aldatzen joan. Zergatik da hain bereizgarria Pikler institutuaren metodologia? Zerk bereizten du umezurtz-etxea beste haur eskola edo metodologiengandik? Zergatik dauka hainbestelako ospe handia? Zerk bereizten ditu Pikler-eko zaintzaileak beste zaintzaileengandik? Nola egiten dute lan? 


Institutua besteengandik bereizten duen gauza adierazgarrienetako bat da han duten ikuspuntua. Zaintzaileak esaten duten moduan “Es un lugar que pertenece a los niños”, hortaz, protagonistak haurrak izango dira beti. Garrantzi handia ematen diote haur bakoitzaren behar indibidualei, hau da, haur bakoitzaren erritmoa errespetatzen dute eta ez dute inoiz taldea osotasunean banakako guztien gainetik jartzen. Haurren behar guztiak entzun eta horietara moldatu eta erantzuten dute. Haurrak autonomia lortzea ardatz, haurrak haien ekintzen parte-hartzaile aktiboak izango dira, hau da, haiek izango dira haien tarteak eta erritmoa kudeatuko dituztenak eta gutxinaka haien kabuz hobetzen eta gaitasunak eskuratzen joango direnak. Eta orduan, haurra autonomiarekin ikasi eta hazten joaten bada, zein da zaintzaileen papera?


Haurrak diren einean, beharrezkoa da haiekin heldu bat zaintzen egotea egotea, kasu honetan zaintzaileak izango direnak. Baina, Pikler institutuaren kasuan, beste haur eskola batzuetan ez bezala, zaintzaileen funtzioa behatzailea izateaz aparte, haurren laguntzailea izatea izango da. Orain aipatu dudan moduan, haurrak haien kabuz joango dira gaitasunak eskuratzen eta hezitzaileen betebehar nagusiena haiek laguntzea eta gidatzea izango da, behar baino gehiago esku hartu gabe. Zaintzaileak haurraren jarduera bilatu eta sustatuko dute beti baina haien berezko garapena eten gabe. Horretaz aparte, haurren beharrak asetuko dituzte. Horretarako, behatzaile oso ona izatea beharrezkoa da, haur bakoitzaren beharrak entzun, ikusi eta erantzun ahal izateko. Haurra distantziatik egongo da behatuta eta hori funtsezkoa izango da haurraren garapenean. Izan ere, haurra ez du jakingo zaintzaileek behatzen eta estimulatzen dutenik eta hortaz, haientzako zaintzailearen eta haurraren arteko harremana, berdinen arteko harremana izango da. Hau da, zaintzailea ez da egongo haurraren gainetik eta orduan, haurra askatasuna eta segurtasuna sentituko du gutxinaka, bere kabuz eta bere erritmoan, gauzak ikasten joateko. Zaintzaile baten hitzetan “Observar más e intervenir menos”.


Jolasari garrantzi handia ematen diote institutuaren zaintzaileek. Funtsezkoa beti haurra izango da eta hortaz, haurra jolasteko behar duen guztia izango du. Hasteko, jolaserako egokituta egongo da ingurunea, hau da, espazioak seguruak eta moldatuta egongo dira haurren beharretara. Jolas-guneetan, haurrek autonomia eskuratuko dute, askatasun guztiarekin jolasean arituko direlako. Baina, askatasuna egoteak, ez du esan nahi haurrak kontrolpean edo zaintzapeetan ez daudenik; “Libertad entre límites”. Lehen aipatu dudan moduan, zaintzaileen papera ezinbestekoa da eta hauek ziurtatuko eta ahalbidetuko dute, batetik, ingurunea prest egotea eta garrantzitsuena, haurrentzako segurua izatea eta bestetik, haurren gidari eta laguntzaile rol gisa izango dute. Zaintzaileen lanarik gabe, ezin izango litzateke Pikler-en egiten eta lortzen den guztia lortu. Beste hitzekin, metodologia honetan murgilduta dauden zaintzailerik gabe, ezinezkoa izango litzateke horrelako proiektuak aurrera eramatea. 


Eskolaren oinarri nagusiena konfidantza izango da. Haurraren garapen osasuntsua bermatzeko funtsezkoa izango da, konfidantza eremu guztietan egotea, hala nola, harremanetan konfidantza, espazioarekiko konfidantza, bakoitza bere gaitasunekiko konfidantza, zaintzaileekiko konfidantza… eta abar. Harremanei dagokionez, oso garrantzitsua da berdinen arteko harremana egotea. Haurrek ez daude zaintzaileen gainetik, ezta alderantziz ere ez, zaintzaileak ez daude haurren gainetik. Biak elkarlanean espazioa partekatu egingo dute, baina ez da inolako autoritate figurarik egongo. Honekin lortuko da zaintzaile-haurraren artean binkulu seguru eta osasuntsu bat eta hortaz, konfidantza eskuratuko da ere. Horretarako komunikazioa izango da oinarri gisa. Honekin batera, haurraren autoestimuak ere garrantzi handia dauka. Haurra bere gaitasunetan sinetsi behar du, horrela, gutxinaka nahibesteko helburuak lortzeko. Haurra bere buruarengan, bere gaitasunetan konfidantza izatea ezinbestekoa izango da eta hori bermatu eta sustatuko dutenak, kasu honetan ere, zaintzaileak izango dira besteak beste. Haurrak norbaitek haiengan konfidantza izatea beharko dute haiek ere haien buruarekiko konfidantza hori garatu ahal izateko. 


Bukatzeko, esan dezakegu, Emmi Pikler-ek erabili zuen metodologia ondorio positibo anitzak dituela. Argi ikusten da filosofia horren ardatza haurrak izango dela, hau da, haurren garapen osasuntsua sustatzea. Orduan, helburua hori izaten jarraitzen den einean, hau da, haurraren ongizatea bilatzen denean, nahitaez, nahiz eta gauzak beti ondo ez atera, ondorio positiboak izango ditu. Izan ere hezkuntza sistema egoki bat lortu ahal izateko, haurraren beharrak izan behar dira ardatz. Eta hori da hain zuzen institutuak egiten duena, haur bakoitzaren ongizatea bilatu eta bermatzea.



Bibliografia:

Martino, B. (2008). Lóczy: una escuela de civilización. Universal Pictures


Iruzkinak

Mezu ezagunak